Beste behin ere, hemen datoz munduko saskibaloi liga oneneko playoff-etako finalak. Oraingo honetan Los Angeleseko Lakers talde mitikoa eta Orlandoko Magic lehiatuko dira.
Alde batetik Lakers daukagu, aurreko urtean ere finalean izan zena eta aukera hori galdu ondoren inoiz baino gogo gehiagorekin datorrena. Horretarako inoiz izan duen bosteko hoberena izango du: Derek Fisher, Kobe Bryant, Lamar Odom, Andrew Bynum eta Pau Gasol.

Bestetik Magic dugu, aurten guztiz harriturik utzi gaituen taldea. Lebron James-en Cavaliers eta hirukote ospetsuaren Celtics taldeak kanporatu ondoren, historian zehar talde honek izan duen momentu onenean daude eta hauek ere oso talde orekatua eta gogorra osatu dute Dwight Howard-en inguruan.

Beraz, emozioa ziurtaturik dugu aurtengo finaletan ere. Hala ere nire ustez, Lakers gailenduko da, kantxa faktorea bere alde du eta.
Zein da zuen iritzia?
Advertisement



2009/06/04 a las 10:45
Zure lenengo EGITAZKO entrada!!!!
y ya te a kostau’
jj